Orain bai, iritsi da EUSKARALDIAri ekiteko garaia. Ordu batzuk barru hasiko da hizkuntz ohituretan eragiteko ariketa masiboa, eta zu ere bertan izango zarela jakiteak asko pozten gaitu!
Hurrengo 15 egunetan, beraz, gogoratu, egunero txapa janztea; ariketa egiteko ezinbestekoa da: zuretzat eta baita kalean, lantokian, lagunartean… zurekin topatuko direnentzat ere.
Eta ariketa egiteko gure burua jantzi dezagun. Ondoko helbidean hainbat baliabide aurkituko dituzu: https://linktr.ee/euskaraldia
|